Artzain eguneko artisau azokan postua jartzeko eskaera egin daiteke
Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an ospatuko da aurten. Postua jarri nahi dutenek uztailaren 7rako eman beharko dute izena.
Iazko Artzain Egunean baserritar arropa saltzeko postua jarri zuten Ainara Valencia eta Marian DominguezTere Madinabeitia Aurten irailaren 6an ospatuko da Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin eta udalak ireki du egun horretan Euskal Herria plazan egiten den artisau eta bestelako produktuen azokan postuak jartzeko izen-ematea. Uztailaren 7ra arte dago irekita epea.
Azoka hau inguruko artisauei eta beste produktuen saltzaileei dago zabalduta, eta postua jarri nahi dutenek orain eman behar dute izena udaletxean edo udalaren www.legazpi.eus webgunean.
Eskaera guztiak jaso ondoren, kopuruaren eta produktu motaren arabera hartuko dute erabakia antolatzaileek, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.













