Igartubeiti familian bisitatzeko saioa, larunbatean
2001ean ateak ireki zituenetik 170.006 bisitari gerturatu dira Igartubeitira. Igartubeiti Uda honetarako antolatu duen eskaintzaren barruan, Igartubeiti familian egitasmoaren saio berri bat izango da larunbatean, Ezkioko baserri museoan. Igartubeiti familian bisitatzeko aukera izango da eta ohiko prozesu tradizionalak erabiliz sagar zukua egingo dute bertaratzen direnek, 11:00etatik aurrera. Izen ematea 943 72 29 78an edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en egin daiteke.












