Itzalkinak ainguratzeko oinarriak jarri ditu udalak igerilekuan
Erabiltzaileek beren itzalkinak erabil ditzakete, baina derrigorrezkoa da belardian jarritako oinarriak erabiltzea.
Udalak jarritako oinarriak.Beasaingo Udala Estaligabeko igerilekuetan itzalkinak ainguratzeko oinarri berriak jarri ditu udalak, esan duenez “herritarrentzako itzalguneak bermatzeko helburuarekin”.
Igerilekuetako erabiltzaileek beren itzalkinak erabil ditzakete, baina derrigorrezkoa da belardian jarritako oinarriak erabiltzea. Baldintza bat jarri du udalak: “itzalkin horiek arinak eta garraiatzeko errazak izatea, jarritako oinarrietan modu seguruan ainguratu ahal izateko”.
Oinarri berriak belardietako espazio osoan sakabanatuta daude, eguzkia hartzeko eremuan zein belardian.
Itzal-eremuak “modu kontrolatuan zabaldu nahi” ditu udalak neurri horrekin, eta “azken boladako bero gogorrei aurre egiteko neurri zuzena eta praktikoa eskaini nahi” du. Debekatuta dago itzalkinak zuzenean lurrean edo belarretan jartzea oinarriak erabili gabe: “Neurri horren bidez, zorua zulatzea eta azpiegiturak kaltetzea saihestu nahi da”.













