Toki Alai herri ostatuaren lizitazioa bigarren aldiz hutsik geratu da
Aramako Udalak ostatuarentzat etorkizun «bideragarria» izango duen proiektu bat ahalbidetzeko lanean jarraitzen du.
Toki Alai herri ostatuaren kudeaketa eta ustiapena esleitzeko martxan jarritako lizitazio-prozesura hutsik geratu da bigarren aldiz, ez baita eskaintzak aurkeztu ezarritako epean.
Horren aurrean, espazioaren ezaugarriak, beharrezko egokitzapenak eta etorkizuneko ustiapenak izan beharko lituzkeen baldintzak aztertzen jarraitzeko konpromisoan berretsi da udala, ostatuarentzat etorkizun «bideragarria» izango duen proiektu bat ahalbidetzeko.
Hori dela eta, udalak dei egin die interesa izan dezaketen pertsona, enpresa edo eragileei udalarekin harremanetan jartzera. Proiektuaren inguruan hitz egiteko, ideiak partekatzeko edo aukerak aztertzeko interesa duen orok udaletxera edo ondorengo bideetako batera jo dezake: 943 880 739 edo udala@arama.eus.













