Zegamako Txistularien Eguna
Zegamako txistulariak elkartu dira gaur, IV. Txistulari Eguna ospatzeko.
IV. Txistulari eguna ospatzen ari dira ospatzen gaur Zegaman.Loinaz Agirre. Zegamako txistulariak elkartzeko eguna da gaurkoa, IV. Txistulari Eguna ospatzen ari baitira. Goizean, goiz eresia egin dute kalez kale, eguerdian txistu poteoa herriko tabernetan, eta azkenik, bazkariaren bueltan elkartu dira. Arratsaldean ere, txistu doinuak entzungo dira segurasko Zegaman.
Hogei txistulari elkartu dira. “Gaur egungo taldean hamabi-bat izango gara, eta beste batzuk lehen izandakoak. Taldea irekia da bai gaur eta bai urte guztian”, diote. “Helburua lehen ibilitakoak ere animatzea da”.
Gaur egun umeetan ere “txistuak erakarpen handiegirik” ez duela uste dute txistuak. “Garai batean txistua bakarrik izango zen eta musika gustatzen zitzaigunok, txistua ikasten genuen”.
Txistua aitzaki hartuta, beraz, festa egun polita pasatuko du gaur Zegamako txistulariek.













