Futbol-zazpi txapelketaren sari banaketa, iruditan
Larunbatean jokatu zen finala, eta Tzelzi taldeak eraman zuen sari nagusia. Bayern de los Caidos txapeldunordea, Julen Ezama, Ainhoa Mariscal eta Mikel Apaloaza ere sarituak izan ziren.
Tzelzi, talde txapelduna.Asier Zaldua Legazpiko Irene Paredes futbol zelaiak herriko kirol txapelketa kuttunenaren finala hartu zuen larunbat eguerdian, festa giro bete-betean. Futbol-zazpi txapelketa herrikoiaren finalera Tzelzi eta Bayern de los Caidos iritsi ziren, eta lehen taldeak irabazi zuen. Aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko, Patrulla eta Olimpia taldeek jokatu zuten partida, eta Patrullak irabazi zuen.
Finaleko partidaren ostean sariak banatu zituzten, eta lehen hiru taldeenaz gain, beste hiru ere banatu ziren. Hala, Ainhoa Mariscalek emakumezko jokalari onenaren saria jaso zuen, eta Julen Ezamak gizonezkoena. Mikel Apaolazak, berriz, golegile nagusiaren saria jaso zuen.














