Haurrentzako jolasak eta apar festa, gaur Legazpiko plazan
Uztakale programaren barruan izango dira. Jolasak Sorgintxulo taldeko begiraleek gidatuko dituzte, 17:30ean hasita. Apar festa ondoren izango da..
Haurrentzako ekintzek toki berezia dute urtero Legazpiko Uztakale programan, eta aurten ere horrela izango da. Gaur bertan, jolasak eta tailerrak izango dituzte eskura Sorgintxulo taldearekin, eta apar festa gero. Biak plazan izango dira.
Jolas saioa eta tailerra 17:30ean hasiko dira, eta apar festa ondoren izango da, 19:00etan.
Bihar, zinema
Bestalde, bihar Wonka filma ikusteko aukera izango dute haurrek, plazan 19:30ean aire librean eskainiko duten emanaldian.
Istorio honetan, Willy Wonka txokolatearen asmatzaile, azti eta fabrikatzaile xelebre eta bikainak bere lehen txokolate-denda irekitzeko ametsa beteko du.













