Txupinazoa baino lehenago egin dute lehen entzierroa Legazpin
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Uztalai uda ikastaroak San Fermin ospatu du. Haurrek zuri-gorriz jantzi dituzte erdiguneko kaleak.
Aurten ere ospatu da San Fermin Legazpin, Iruñean txupinazo ofiziala jaurti aurretik gainera. Uztailai udalekuetan dabiltzan haurrek zapi gorriez bete dute herriko erdigunea gaur goizean, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, entzierro txikia egin dute, zezen eta guzti.
ARGAZKIAK: Naiara Miranda eta Tere Madinabeitia















