Ariztimuño eta Zeberio, txistuarekin eta gaitarekin San Ferminetako txupinazoan
Iruñeko udaletxeko plazan jo dute, eguerdian, txupinazoa bota eta minutu gutxitara egin ohi den emanaldian.
Ariztimuño eta Zeberio, gaur, Iruñean. Azken urteetan bezala, Iker Zeberio legazpiarra eta Unai Ariztimuño beasaindarra jotzen izan dira Iruñeko udaletxeko plazan, San Fermin jaietako txupinazoa bota ondoren.
Zeberiok gaita jotzen jardun du gaur, eta Ariztimiñok txistua jo du.
Gaiteroek eta txistulariek jaien hasieran egiten duten saioa San Ferminetako irudi klasiko bihurtu da, jendez gainezka dagoen plazan jotzen ikusten baita musikarien taldea, udaltzainek babestuta.













