Hasi dituzte Urbiako fondaren teilatua konpontzeko lanak
Beharrezko materiala eraman zuten atzo hainbat kamioik Urbiara. Teila zaharrak ere kentzen hasi dira lanen lehendabiziko egunean.
Hasi dira fondako teila zaharrak kentzen. Aritz Altube Atzo, astelehena, hasi zituzten Urbiako fondaren teilatua konpontzeko lanak. Hainbat kamioik teilatu berria egiteko beharrezko materiala igo dute bertara, eta teila zaharrak ere hasi dira kentzen teilatutik.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak agindu ditu lanak, fonda eraberritu eta datorren urteko udaberrian irekitzeko moduan egon dadin. Teilatuko lanek 165.000 euroko aurrekontua dute eta iraila edo urrira bitartean luzatuko dira.




















