Agorreko Santikutzetan txosna jartzeko eskaerak
Irailaren 11tik 13ra ospatuko dira jaiak, eta txosna hiru egunetan egongo da irekita, Azoka inguruan. Herriko taldeek edo elkarteek bakarrik egin dezakete eskaera. Barruan ekitaldiak egiteko oholtza jarriko dute.
Irailaren 11tik 13ra ospatuko dira Agorreko Santikutz jaiak Legazpin, eta udalak txosna jarriko da beste urte batez, Azoka inguruan. Txosna kudeatu nahi dutenek uztailaren 27ra arteko epea dute udalaren www.legazpi.eus webgunean eskaera egiteko.
Txosna hiru jai egunetan egongo da irekita. Azken urtean herrian ekintzaren bat antolatu duten taldeek edo elkarteek bakarrik egin dezakete eskaria, eta gehienez biri emango zaie esleipena. Musika emanaldiak eta beste egiteko, oholtza izango da barruan.














