Kubari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea gaur, Legazpin
Kale Nagusian izango da, 19:00etan, Legazpitik Argia Kubari taldeak deituta.
Legazpitik Argia Kubari ekimenak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur Legazpin, Kale Nagusian 19:00etan.
Kubako herriari elkartasuna adierazteko eta jasaten duen blokeoa salatzeko elkarretaratzea izango da, eta hainbat legazpiarrek eta herriko eragilek sortutako mugimenduak antolatutako ekintzen barruan kokatzen da. Joan den astean diru bilketa egin zuten Hotz Legazpi elkartearekin eta herriko idazle batzuekin elkarlanean, tortilla pintxoak eta liburuak salduz, eta hurrengo astean, hilaren 25ean, jaialdi solidario bat ospatuko dute Nafarroa kalean.













