Bidaiak eta gai librea, Ikatzaren bigarren argazki proiekzioak gaur
Uztakale programaren barruan eskainiko dute ikus-entzunezkoa herriko argazkilariek, 22:30ean, Azokan. Ikatzako hiru kidek sariak irabazi dituzte Sopelako eta Ordiziako rallyetan.
Uztakale programak argazki proiekzioa eskainiko du gaur Azokan, Ikatza elkartearen eskutik. Emanaldia 22:30ean izango da, Azokan. Gaurko saioa bidaiei eta gai libreari eskainita egongo da.
Ikatzako hiru kidek, bestalde, sariak irabazi dituzte Muskizeko (Bizkaia) eta Ordiziako argazki rallyetan. Sopelan, Gorka Gomezek bigarren saria irabazi du, eta Ordiziakoan, Mikel Bravok bigarren egin du, eta Gurutze Langarikak hirugarren.














