Danborradarekin amaitu dira Ordiziako Haurren jaiak
Asteburu bete-betea izan dute Ordiziako haurrek, Santa Ana jaietako haurren asteburuan. Gaur aurreskua, pilota txapelketa eta danborrada izan dituzte.
Ordiziako Santa Ana jaien atariko izaten den haurren asteburua, danborradarekin amaitu da. Baina egun betea izan dute aurretik.
Goizean haurren aurreskua egin dute Plaza Nagusian, eta arratsaldean pilota txapelketak jokatu dituzte.
Ordiziako XXVIII. Pilota Txapelketako finalen emaitzak ondorengoak izan dira:
- Benjamin 2017: Markel Iztueta – Unax Olaran 16 | Oier Otegi – Serigne Saliondiaye 12
- Benjamin 2016: Markel Sarriegi – Xabier Albisu 14 | Unai Barandiaran – Oier Goñi 16
- Alebinak binaka: Unax Irazu – Harri Araujo 14 | Eñaut Calvo – Hegoi Moreno 16
- Alebinak 4½an: Telmo Alberdi (Txapagain) 13 | Ekhi Artola (Lapke) 16
Iluntzean, berriz, danborrada izan da. Bustuntzan hasi eta Plaza Nagusian amaitu da.
Orain atsedena hartu eta uztailaren 24an itzuliko dira berriz ere Santa Ana jaiak Ordiziara.













