Guraso talde bat autobus zerbitzu bat antolatzen ari da ikasleak Mondragon Unibertsitatera joateko
Interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek 'mondrabusa@gmail.com' helbide elektronikora idatzi behar dute.
Lurraldebuseko autobus bat Beasainen.Ariane Vierbücher Goierriko guraso talde bat autobus zerbitzu bat antolatzen ari da arratsaldeetan ikasleak Eskoriatzara eta Mondragon Unibertsitateko beste fakultate batzuetara joan ahal izateko. Gurasoek bultzatutako talde-proiektu bat da ekimena. Autobus zerbitzu horretan interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek mondrabusa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.












