Zumarraga 'El Grand Prix del Verano' saioan, datorren astelehenean
Zumarragak TVEren El Grand Prix del Verano telebista saioan parte hartu du. Balanegra (Andaluzia, Espainia) herriko ordezkarien aurka lehiatu dira. Saioa astelehenean eman behar zuten, baina atzeratu egin zuten, Espainiako futbol selekzioak munduko txapelketa irabazi duela eta. Datorren astelehenean (uztailak 27) emango dute, 21:45ean, La1 telebista katean.
Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu egun horretarako. Helburua herritarrek saioa elkarrekin ikustea da. 18:30etik 21:30era, haurrentzako puzgarri parkea eta zezen mekanikoa egongo dira plazan, txikienen gozamenerako. Gainera, Maiquel Calvo DJak musika jarriko du. 21:45ean Grand Prix saioa ikusiko dute, plazan jarriko den pantaila erraldoi batean.












