Udal Liburutegia eta Gizarte Zentroa irekita egongo dira abuztuan
Liburutegia goizetik egongo da irekita bakarrik. Gizarte Zentroan taberna irekita egongo da hilabete osoan, astearteetan izan ezik.
Abuztuan ordutegi berezia izango dute hainbat udal zerbitzuk, zehazki Kultur Etxeak eta Gizarte Zentroak.
Kultur Etxean, hasteko, liburutegia bakarrik egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Aire girotua duen gunea da.
Bestalde, Gizarte Zentroan, instalazioak uztailaren 31tik abuztuaren 30era itxita egongo dira, bi egunak barne, eta ile apaindegia uztailaren 31tik abuztuaren 25era itxita egongo da. Baina taberna zabalik egongo da abuztu osoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 15:00etara eta 17:30etik 20:30ra, eta larunbat eta igandeetan ordutegi berdinarekin, baina goizean 11:00etan irekita. Asteartetan taberna itxita egongo da, baina aretoa irekita egongo da. Eguneko Zentroak, azkenik, ohiko ordutegian jarraituko du zabalik.













