Bikuña kiroldegiko igerileku handia itxita egongo da abuztuaren 3tik 7ra
Instalazioaren mantentze lanak egin behar dituzte. Igerileku txikia irekita egongo da bitartean.
Bikuña kiroldegiko igerileku handia abuztuaren 3tik 7ra itxita egongo da, bi egunak barne, instalazioaren funtzionamendu egokia bermatzeko mantentze lanak egiteko.
Bitarte horretan igerileku txikiak zabalik jarraituko du, 10:00etatik 20:00etara.
Mantentze lan horiek 17tik 21era bitartean egitea zuen aurreikusita udalak, baina behar teknikoek eraginda, aurreratu egin dituzte.













