Venezuelako lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko, itsulapikoak San Ignazioko jaietako txosnetan
Mundutik Legazpira elkarteak martxan jarri duen diru bilketa kanpaina da.
Mundutik Legazpira elkarteak itsulapiko solidarioak jarriko ditu San Inazio auzoko jaietan, bi txosnetan. Dirua bildu nahi dute Venezuela lurrikararen ondorioz jasaten ari den giza larrialdi egoera arintzeko. Venezuelako jatorria duen elkarteko kide baten ekimenez egingo da diru bilketa, eta aurrerago gehiago egingo dituzte.
Kanpaina honen helburua adin gabeen eta familien arretan eta oinarrizko zaintzan laguntzea da. Dirua pilatzen joango dira, eta kopuru bat dutenean, orduan bidaliko dute, erosketak eskala handian egiteko, batez ere pixoihalenak, elikagaienak edo higiene produktuenak. Mundutik Legazpira elkarteak aldiro jakinaraziko du jasotzen doan dirua, eta zertara bideratuko duten. Aldi berean, dirua bidaltzeko bide zuzenak, argiak eta egiaztatuak erabiliko dituela agindu dute ordezkariek.












