Sagarra eta sagardoaren sekretuak, bihar Igartubeitin
'Historia zukutu' jarduerarekin, baserriko dolarea ezagutzeko aukera izango da, eta amaieran baita sagar zukua egiteko ere. Bihar izango da, abuztuak 1, 11:00etan.
Familia bat sagar zukua egiten Igartubeitin. Igartubeiti Ezkioko Igartubeiti baserri museoak Historia zukutu! jarduera antolatu du biharko, abuztuak 1. Bertan, baserriko dolarearen sekretuak emango dituzte ezagutzera, eta amaieran, bisitariek sagar zukua egiteko aukera izango dute.
Jarduera hau 11:00etan izango da, euskaraz eta gazteleraz, eta prezioa 6 eurokoa da helduentzat, 4 eurokoa haurrentzat, eta doan 6 urtetik beherakoentzat.
Informazio gehiagorako eta jardueran izena emateko 943 72 29 78 zenbakira deitu eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidali behar da.












