Idiazabalen ere ospatu dute San Ignazio
Udalak ohiko hamaiketakoa eskaini zien herritarrei, San Ignazio ermitaren inguruan, ohiko mezaren ondoren.
Giro onean ospatu zuten San Ignazio eguna Idiazabalen.Idiazabalgo Udala Idiazabalen ere ospatzen da San Ignazio, eta atzo izen bereko ermitan elkartu ziren herritarrak, festa giroan.
Meza izan zuten lehenik, 11:00etan hasita aurten, eta ondoren, udalak ohiko hamaiketakoa eskaini zien bertaratutakoei, bolatoki inguruan, trikiti doinuek alaituta.
ARGAZKIAK: Idiazabalgo Udala













