Urbiako erromeria, giro bikainarekin aurten ere
Partzoneriak antolatu du aurten festa, fonda itxita egonda ere, taberna zerbitzua eskainita.
Giro bikaina izan zen atzo Urbian, fonda inguruan.Pello Agirrezabal Urbiako zelaiak ehunka lagunen topaleku bihurtu ziren atzo, San Ignazio eguneko festaren aitzakian. Meza, herri kirolak, bertsolariak eta erromeria izan ziren goizetik arratsaldera arte, eguraldi lainotuarekin hasieran, eguzki tarteekin ondoren. Jai giro bikaina izan zen egun osoan zehar.
Laster beteko da urtebete Urbiako Fonda itxita dagoela eta aurten Gipuzkoa ea Arabako Partzoneriak antolatu du erromeria bere osotasunean. Elizan hasi zen festa, bertsolariek lagunduta egindako ohiko mezarekin, eta fonda inguruan jarraitu zuen gero. Partzoneriak urtero eskaintzen duen hamaiketakorik ez zen faltatu, eta ondoren herri kirol erakustaldia egin zuten. Sukia eta Marki trikitilariek girotuko zuten ingurua egun osoan zehar. Taberna zerbitzua, berriz, Txomin Parrillak eskaini zuen.
ARGAZKIAK: Pello Agirrezabal












