Eingo taldeak musika eta dantza saioa eskainiko du bihar Lazkaon
Maizpide barnetegiak abuzturako prestatu duen egitarauen barruan kokatzen da emanaldia. Ibiltaria izango da, eta 18:30ean abiatuko da barnetegitik.
Lazkaoko Maizpide barnetegiak urtero prestatzen ditu ekitaldiak abuzturako, eta bihar hasiko da aurtengo programazioa.
Eingo taldea izango da biharko gonbidatua, eta Eingo, kantan eta dantzan emanaldi ibiltaria eskainiko du, 18:30ean, barnetegitik abiatuta.
Beste hiru ekitaldi
Datozen hiru ostegunetan ere izango da zer egin Lazkaon Maizpideren eskutik.
Hurrengo ostegunean, hilak 12, Andereño Rosita antzezlana eskainiko du Itziar Saenz de Ojer aktore arabarrak barnetegiko zineman 18:30ean.
Hilaren 20an, berriz, Patxi Perez dantza taldeak herriko plazara 18:30ean inguratzen diren guztiak dantzan jarriko ditu.
Eta azkenik, hilaren 27an, triki-bertso-poteoa egingo dute, barnetegitik 18:30ean abiatuta.













