Euria egin du goizean
Aspaldiko partez, Goierri bustita esnatu da gaur. Biharko euri gehiago dago iragarrita.
Gezurra dirudien arren, Goierrin euria egitea albiste bihurtu da. Euskalmet Meteorologia Agentziak iragarri zuen bezala, gaur goizean euria egin du, lanbroa batez ere. Egunak aurrera egin ahala atertu egingo badu ere, bihar gehiago egingo duela da pronostikoa.
Kalean jendea aterkiarekin ikustea ere bitxia gertatzen da, azken asteetan jasandako beroak eta euri eskasia kontuan hartuta.













