Junetorri autobus zerbitzuan aldaketak abuztuan
Brinkolako jaietarako zerbitzu bereziak jarriko dituzte, hil amaieran.
Legazpiko Udalak jakinarazi du Junetorri autobus zerbitzuan aldaketak egin dituela abuzturako. Autobusa martxan egongo da abuztuaren 7ra arte eta abuztuaren 17tik 31ra arte, baina goizez bakarrik, 09:00etatik 13:10era arte. Abuztuaren 8tik 16ra, berriz, ez da zerbitzurik egongo.
Brinkolako jaietarako zerbitzu bereziak ere jarriko dituzte, arratsaldez. Abuztuaren 28an, 29an eta 3oean, hau da, ostiralean, larunbatean eta igandean, Urtatzatik aterako da, 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean, eta
Brinkolatik 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean.
Irailean ohiko ordutegia berreskuratuko du zerbitzuak.













