Lazkaotik Beasainera sartzeko bidea itxita, Senpere kalean
Anuntzibai tunelean margotzen ari den horma irudiko lanek eragin dute mozketa. Abuztuaren 23ra arte egongo da moztuta.
Beasaingo Udalak jakinarazi du hilaren 23ra arte zirkulazioan aldaketak izango direla Senpere kalean, astelehenetik ostiralera. Kale horretan, tunelean Xabier Anuntzibai artista margotzen ari den horma irudia egiteko lanek eragin dituzte aldaketak.
Hala, 08:00etatik 20:00etara Lazkaotik Beasainera doan erraila itxita egongo da, eta Beasainera sartzeko ibilgailuak Lazkairbatik joan beharko dira.
ARGAZKIAK: Beasaingo Udala














