Ormaiztegiko tren zubia bisitatzeko aukera dago bihar
Zumalakarregi museoak bisita gidatuak antolatu ditu. Izena eman behar da aurretik.
Ormaiztegiko tren zubi zaharra bisitatzeko aukera izango da bihar osteguna, Zumalakarregiko museoko arduradunek gidatuta. Abuztuko astearte eta ostegun guztietan egin ahal izango dira bisita gidatu hauek, 11:00etan hasita.
Bisita honi esker, XIX. mendeko ingeniaritza lan enblematiko hori ezagutzeko aukera izango da. Zubia Alexander Lavalley-ek diseinatua da.
Izena eman behar da aurretik, eta horretarako, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke, eta 943 88 99 00 edo 659 43 45 66 telefono zenbakietara deitu.













