Goierri Eskolara doan errepideko biribilgunea amaitu dute
Inguru horretan zegoen bidegurutzea sinplifikatu eta ordenatu egin da horrela, eta segurtasuna areagotu.
Trafiko seinaleztapenak jartzeko lanak eginda, amaituta dago Goierri Eskolara doan errepideko biribilgunea. Bertan zegoen bidegurutzea sinplifikatzeko eta ordenatzeko helburuz egin du biribilgunea Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horiek, gainera, bide segurtasuna zein trafikoaren arintasuna hobetzea eta oinezkoen segurtasuna indartzea ekarri ditu. Lanek 245,799,46 euroko aurrekontua dute.
Goizero-goizero zirkulazio-intentsitate handia duen puntua da biribilgune berriko ingurua. Goierri Eskolak, Suhiltzaile etxeak eta Oiangurako sarbideak bat egiten dute bertan, eta biribilgune berri horrekin, argiagoa, ordenatuagoa eta seguruagoa da orain bidegurutzea. Biribilgunearen kanpoaldeak 30 metroko diametroa du, eta horrek CAFeko garraio berezien maniobragarritasuna ahalbidetzen du
Aurrera begira
Biribilgunea egina, oinezkoen segurtasuna indartzen jarraituko du orain aldundiak. Oinezkoen ibilbideari jarraipena emango dio aurrerago, San Juan eta Eroski inguruko ibilbidearekin lotu arte.














