Brinkolako jaiak aurten abuztuaren 28tik 30era ospatuko dira
San Agustin egunean bertan hasiko dira, jubilatuen bazkariarekin, eta igandean amaitu, herri kirol saioarekin. Jai batzordeak kaleratu du egitarauaren kartela, eta ireki du larunbateko bazkarirako izen-ematea.
San Agustin egunean bertan hasita, aurtengo Brinkolako festak abuztuaren 28tik 30era bitartean ospatuko dira. Jubilatuei eskainitako ekitaldiekin hasiko dira jai egunak, eta igande iluntzean amaituko dira, herri kirol saioarekin.
Asteburu osoan era askotako ekitaldiak izango dira. Musika, kirola, haurrentzako jarduerak, patata tortilla lehiaketa eta bazkari-afariak ez dira faltako, ezta autobus zerbitzua ere, gazteak bi egunetako goizaldeetan Legazpira itzultzeko.
Larunbateko bazkaria
Azken urteetan ezarritako ohiturari jarraituz, kantu bazkaria antolatu dute larunbaterako, eta izena emateko epea irekita dago. Abuztuaren 15a izango da horretarako azken eguna.
Unairi (635 72 40 36) edo Josebari (699 390 551) eman behar zaie izena, eta bizum bidez edo eskura 30 euro ordaindu.














