
Ostegunean hasiko diren herriko jai nagusien atarikoa izan dira gaurko meza eta ondorengo hamaiketakoa. Jaiak hilaren 17ra arte, astelehenera arte luzatuko dira.

Lemniskata zientzia elkarteko Jose Luis Etxezarretak gaur iluntzean eguzkia nondik sartuko den ikustera joateko gomendatu du, asteazkenerako prestatzeko. Segurtasun neurriak zorrotz betetzeko ere eskatu du. Goierrin, Zegaman bakarrik ikusiko da eklipsea osorik.

Irunen jokatu zen txapelketa atzo, eta Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Taldeko bikoak zilarra lortu zuen. Iñigo Zabala ataundarrak laugarren egin zuen Pentatloi txapelketan.

Udalak patioa birmoldatzeko lanen bigarren faseari ekin dio. Zurezko egitura berri bat jarriko dute, HH4 eta HH5eko patioak bateratzeko.

Denboraldiaurreko lehen lagunarteko partida jokatu zuten larunbatean beasaindarrek, Zubietan.

Burdinola eta olagizona lanean erakusten duen horma irudi bat egiten ari dira Kale Nagusian.
