San Lorentzo eguna ospatu dute Gabirian
Ostegunean hasiko diren herriko jai nagusien atarikoa izan dira gaurko meza eta ondorengo hamaiketakoa. Jaiak hilaren 17ra arte, astelehenera arte luzatuko dira.
Herriko jai nagusien atarian, gabiriarrek San Lorentzo eguna ospatzen ari dira atzo, abuztuak 10, Ugarangoikoa auzoko kaperaren aurrean. Goizeko festa izan da.
Meza ospatu dute lehenik kaperaren aurrealdean, 11:00etan hasita, eta ondoren, hamaiketakorako elkartu dira herritarrak Korta jatetxean.
San Lorentzo eguna ospatu eta gero, Andra Mari eta San Roke jaietan murgilduko dira gabiriarrak. Herriko festa nagusiak ostegunean, hilak 13, hasiko dira txistularien kalejirarekin, eta astelehen iluntzera arte luzatuko dira.
ARGAZKIAK: Oiane Arratibel













