Eklipsea Goierrin
Goierritar askok mendiak aukeratu zituzten ilargiak eguzkia nola ezkutatzen zuen ikusteko. Aizkorri eta Legazpiko Arrola izan ziren horietako bi.
Eklipseari begira, Legazpiko ArrolatikIosu Saez de Nanklares Zeru garbi-garbiek lagunduta, goierritarrek eguzki eklipseaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten atzo, Goierrin bertan batzuk, Goierritik kanpo beste batzuk. Etxetik gertu zein urruti, fenomeno astrologiko horrek txundituta utzi zuen jendea.
Goierrin bertan geratu ziren askok mendiak aukeratu zituzten ilargia eguzkiaren aurrean jarri eta nola estaltzen zuen ikusteko. Aizkorri izan zen horretarako aukeratutako lekuetako bat, eta Legazpin, Arrola ingurua beste bat.
Hona hemen irudi eta bideo batzuk, Arrolakoak eta Aizkorrikoak, eta Errioxan eta Burgosen GOIERRIKO HITZAko irakurle batzuk ateratakoak.
Aizkorri:
Arrola


Arrola

Aizkorri

Errioxa eta Burgos













