
Aurten ere bi txandatan ospatuko dira festak. Ekitaldien bloke nagusia abuztuaren 21etik 25era artekoa izango da, eta hurrengo asteburuan txirrindularitza eta boloak izango dira. Larunbatean, abuztuaren 22an, gauean autobus zerbitzua izango da inguruko herritetatik.

Baserri-museoak 2001eko abuztuaren 10ean ireki zituen ateak. Ospakizunen egitaraua laster jakinaraziko dute.

Andra Mari jaien hasiera ofiziala bihar bada ere, gaur pilota partidak eta ohiko gibel jana izango dira. Autobus zerbitzua egongo da gauez.

Bi talde osatu ditu Zaldibiako elkarteak, eta Euskal Herria ordezkatuko dute, hiru probatan. Altzo zaldibiarra izango da segalarietako bat. Bi urtean behin jokatzen den taldekako Europako txapelketa Austrian izango da.

Esprint estuan gailendu zitzaion Rui Oliveirari, Peso de Regua hirian amaitutako 132 kilometrotako etapan. Euskaltel-Euskadi taldeko urretxuarraren lehen garaipena da profesionala denetik.

Goierritar askok mendiak aukeratu zituzten ilargiak eguzkia nola ezkutatzen zuen ikusteko. Aizkorri eta Legazpiko Arrola izan ziren horietako bi.

Dantzariek eta txistulariek ohiko hitzordua beteko dute aurten ere, abuztuaren 15ean. Elizan egingo dute ezpata-dantza lehenik, eta plazan gero, mezaren ondoren.

Irailaren 10ean izango da izenak emateko azken eguna. Urriaren 4an ospatuko da Gipuzkoako ikatolen festa, Lazkaon.



