Zegamako Udalak argitaratu du San Bartolome jaien egitaraua
Aurten ere bi txandatan ospatuko dira festak. Ekitaldien bloke nagusia abuztuaren 21etik 25era artekoa izango da, eta hurrengo asteburuan txirrindularitza eta boloak izango dira. Larunbatean, abuztuaren 22an, gauean autobus zerbitzua izango da inguruko herritetatik.
Toberako dantzariak aurten, Zegamako sanbartolometan. Tobera Zegamako Udalak kaleratu berri du San Bartolome jaien egitaraua eta herritar guztiei helarazi die dagoeneko. Abuztuaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira aurten, eta hurrengo astebururako pare bat ekitaldi ere utzi dituzte.
Belearen jaitsierak emango die hasiera ohi bezala, eta herriko ikur horri agur esanda amaituko dira. Tarte horretan, ekitaldiz beteriko egunak izango dituzte zegamarrek eta Zegamara joango direnek. Azken horiei zuzenduta, gaueko autobus zerbitzua ere izango da larunbatean.

EGITARAUA
Abuztuak 21, ostirala, mozorroen eguna
09:30ean: Herritarren arteko txirrindularitza probak (2 urtetik 13 urtera artekoentzat) eta 54. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez 27.a (14 urtetik gorakoentzat). Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
11:30ean: Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea TXORONGO txarangarekin.
12:00etan: Jaien hasierako Belearen Jaitsiera, pregoia, txupina eta jaietako zapia jartzea, eta kanpai-jotzea suziriekin.
14:00etan: Kuadrillen bazkaria Elizondo plazan.
16:00etan: Herritarrentzako bola jokoa, Txarapeko bolatokian.
16:30ean: 47. Zegamako Futbito txapelketaren finala.
18:o0etan: Buruhandi eta erraldoien kalejira TXORONGO txarangarekin.
19:30ean: Sokamuturra, Ibarretako zelaian.
20:45ean: Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan hiru sari egongo dira: a) 18 urtetik gorakoentzat. b) 18 urtetik beherakoentzat. c) Bakarkako saria
21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara: BIDE BATEZ taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 22, larunbata
09:00etan: Iruñeko dultzaineroekin, goiz eresia.
12:00etan: Herri kirolak, Jose Maiora plazan: Eneko Saralegi-Ibai Soroa, Ugaitz Mugertza-Txomin Amundarainen aurka aizkoran, eta harri jasotzen Udane eta Elene Ostolaza ahizpak.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura etxean,
13:30ean: Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean: Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Maddiane Txoperena, eta gai jartzaile, Amaia Agirre.
(Bertsolariekin bazkaldu nahi duenak, tiketak Ostatun ditu salgai)
17:00etan: Puzgarriak, igerilekuan, edo pilotalekuab eguraldi txarrarekin.
18:00etan: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
19:30ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin.
21:00etan: Herri Afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d ‘Anoiako cava, aurten Blancher upategiko Zegama Edition dastatuko da eskolako patioan.
23:00etatik aurrera: FAN&GO eta TRIKIZIO taldeekin erromeria plazan.
03:00etan: Dj Fifi eta Fefa.
Abuztuak 23, igandea. Kuadrillen eguna
09:00etan: Betike txarangarekin goiz eresia.
11:00etan: Herritarren arteko Toka txapelketa. Izen-ematea 11:00etatik 12:30era.
11.·30ean: Basabe garagardo dastaketa (Xabier Azurmendi, Ioritz Etxeberria eta Oiarbide harategiko produktoreen elikagaiak izango dira dastatzeko).
12:30-14:00 eta 19:00-21:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultur etxean.
14:30ean Kuadrillen bazkaria. Bazkal ondoren Andoni Oilokiegi taldearekin erromeria.
19:30ean: Bezperak San Bartolome ermitan.
19:30ean: Buruhandi eta erraldoiekin kalejira, Betike txarangarekin.
21:00-22:00: NORABIDE taldearekin dantzaldia plazan.
00:00etan: GOZATEGI TALDEA eta GTI taldeekin dantzaldia plazan.
03:00etan: DJ Bull.
Abuztuak 24, astelehena. San Bartolome eguna eta gazteen eguna.
09:00etan: Zegamako txistularien goiz eresia.
11:00etan: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura etxean.
12:30ean: Soka-Dantza Tobera Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleekin.
13:15ean: 2025ko San Bartolome egunetik 2026ko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria egingo zaie, ondoren, Tobera Musika Eskolako dantza taldeak Agurra dantzatuko diete haur eta familiei eta ondoren dantza-saioa herriko plazan herriko txistulariekin: Zinta dantza, Abaltzisketako Txantxo dantza, Axuri beltza, Saski dantza, Fandangoa eta arin-arina eta Kalejira.
17:00etan: Pilotari federatuen partidak Toki Alai pilotalekuan.
18:00etan: Sokamuturra Ibarretako zelaian.
19:00etan: Poteo musikatua.
19:15ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
20:00etan: Sagardo eta sardina dastaketa.
21:30ean: Gazte Afaria eta elektro txaranga Gazte Herexa elkarteak antolatuta. (Txartelak tabernatan egongo dira salgai).
21:00-22:00 eta 00:00-03:00: JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia plazan.
03:30ean: GazteOn Gaba 2.
Abuztuak 25, asteartea. Umeen eguna.
09:00etan: Goiz eresia Tobera mjusika eskolako trikitilariekin.
10:00etan: Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
10:00tan: Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan.
11:00etatik 13:00ak arte: Bizilore taldearekin, haurrentzako Bizi Jolasak.
13:00etan: Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
15:30ean: Plater-tiroa Ibarretako Kanteran, Karraztarro Elkarteak antolatuta.
17:00etan: Txantreako Erraldoiekin eta buruhandiekin kalejira.
19:00etan: Haurrentzat Xaibor DJ.
22:30ean: “Adio Beleari” prozesioaren hasiera Askatasunaren Etorbidetik abiatuta.
Abuztuak 29, larunbata
09:00etan: 92. San Bartolome txirrindularitza proba afizionatuentzat.
Abuztuak 30, igandea
10.30ean: Probintziako Bolo lehiaketa, Txarapeko bolalekuan, Belatxinga elkarteak antolatuta. (Izen-ematea 10:30etik 11:30era).













