Zerainen ere festa gogoz daude
Andra Mari jaien hasiera ofiziala bihar bada ere, gaur pilota partidak eta ohiko gibel jana izango dira. Autobus zerbitzua egongo da gauez.
Zeraingo Andra Mari jaiak, artxiboko irudian.Hitza Gaur hasiko dira Andra Mari jaiak Zerainen, pilota txapelketaren finalaurrekoekin eta tradizio bihurtuta dagoen gibel janarekin. Baina hasiera ofiziala bihar arratsaldekoa izango da. Kanpai bueltakoak eta herriko gazteek irakurriko duten pregoia arduratuko dira horretaz. Ondoren, eta astelehene goizean herria txukuntzeko elkartu arte, zeraindarrek era askotako ekitaldiz osaturiko egitaraua izango dute.
Ohi bezala, Zeraingo festetan jatekorik eta edatekorik ez da faltako, ezta kirolik eta musikarik ere, eta haurrek ere izango dute zer egin. Herritarrak prest daude jaiez gozatzeko, baita kanpotarrak hartzeko ere. Horiei zuzenduta, autobus zerbitzua ere izango da gauez, Lazkaotik, Ordiziatik, Beasaindik, Idiazabaletik, Zegamatik, Seguratik eta Mutiloatik.

EGITARAUA
Abuztuak 13, osteguna
18:00. Pilota partidak.
21:00. Gibel-jatea Liztormendin.
Abuztuak 14, ostirala
11:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian.
12:00. Txirrindularitza igoera herrikoia.
13:15. Apar festa plazan.
14:30. Umeen eguneko bazkaria Mandion.
16:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian, eta 18 urtez azpikoentzat bola txapelketa.
18:00. Playback saioa plazan.
19:30. Kanpai bueltakoa eta Gazte taldearen pregoia, Artepean.
Ondoren. Sagardo dastaketa, Lumagorri oilasko hegoak eta Lakiolako txekor-txistor jana, plazan.
23:00. Kontzertuak: Mirua eta Balantza erromeria.
Ondoren. Liztormendi Party.
Goizaldean. Makarroi jatea.
Abuztuak 15, larunbata
10:00. Meza Nagusia.
Ondoren. Txistularien goiz eresia.
12:00. Pilota partiden finala plazako frontoian.
12:30. Txakolin dastaketa eta txorizo egosia plazan, herriko txistulari gazteek girotuta.
17:00. Andra Mari Bola txapelketa.
18:00. Herri kirolak herritarren artean, eta aizkora desafioa.
19:30. Poteoa, plazan hasita.
21:30. Gazte afaria Ostatun.
23:00. Kontzertuak: Olgetan erromeria.
Ondoren. Liztomendi Party.
Abuztuak 16, igandea
11:30. Meza Nagusia.
Ondoren. Txistularien goiz eresia.
12:30. Dantzaldi herrikoia Solkie dantza taldeak gidatuta.
13:00. Herriko gaztagileen gazta eta ardo dastaketa plazan, toka txapelketarekin.
19:00. Bertso poteo mozorrotua, Ostatuan hasita. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Musikariak: Aitor Alvarez, Leire Retegi eta Iñaki Letamendia.
20:30. Herri afaria eta mozorro desfilea trikitilariek girotuta.
Abuztuak 17, astelehena
11:30. Herria txukuntzea.













