Aralarren hidrogenoa ote dagoen aztertzeko baimena eman dute
Mantle8 Iberia S.L. sozietateari eman diote baimena, baina esploratzeko bakarrik: ezin izango du biderik ireki ezta lurraren konfigurazioa aldatu ere.
Behorrak larrean Doniturrieta inguruan, Aralarren. Urrutian, Aizkorriko gailurreria. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Aralarren hidrogeno naturala bilatzeko lanak egin ahal izango ditu Mantle8 Iberia S.L. sozietateak, Espainiako Gobernuak dagokion baimena eman eta gero. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak eta Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak aldeko txostena egina zuten aurretik.
Baimena atzo publikatu zuten Euskadiko Aldizkari Ofizialean, eta bertan jasotzen denez, esplorazio lanak egiteko da bakarrik, ezin izango dira bide berriak ireki, ezta lursailaren konfigurazioa aldatu ere. Hidrogenoa aurkituz gero, gainera, ezin izango da atera ere egin, lokalizatu bakarrik.
Mantle8 Iberia enpresak geologia, geofisika eta geokimika datuak erabiliko ditu lur azaletik gertu dauden hidrogeno natural pilaketak bilatzeko.
Bilaketa lanak egiteko baimenak bi atal ditu, eta batek, Aralar I izenarekin, Gipuzkoako eta Nafarroako lurrak ukitzen ditu, zehazki 2.996 mehatze lauki edo ia 300 kilometro karratu. Horien barruan Ataun eta Ordiziako lurrak sartzen dira, Abaltzisketa, Amezketa eta Tolosakoekin batera. Nafarroako aldean, Malloak, Malloas y los valles de Araitz, Larraun, Basaburua e Imotz.
Beste atalak Aralar II du izena, eta Nafarroa eta Arabako lurretarako da, eta horrek ere 2.996 mehatze-lauki dauzka.
Enpresak urte beteko epea du azterketa lan horiek egiteko, eta hidrogeno naturala bilatzeaz gain, helioa ere bilatuko du, medikuntza teknologian, abiazioan eta mikrotxipen industrian asko erabiltzen baliabidea.
Hidrogenoa, etorkizuneko erregaia
Hidrogeno naturala industria eta garraioa deskarbonizatzeko behin betiko irtenbidea izan daiteke, bere estrakzioa merkea delako. Horrela, etorkizuneko erregaia izan daitekeela diote adituek, erregai fosilentzako benetako alternatiba.













