Aizpea garaile Araian, Idiazabal gazta lehiaketan
Ondarre izan da bigarrena, eta La Leze hirugarrena.
Olaberriko Aizpea gaztandegiak irabazi du lehen saria gaur Araian (Araban) Idiazabal Gaztaren Lehiaketan. Andra Mari Garaikurra izenez ere ezagutzen den lehiaketaren 22 edizioa zen. Arabako Artzain Egunaren baitan egin da.
Bigarren saria ere Goierrira etorri da, Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk irabazi baitu. Hirugarren sariak ere goierritar kutsua izan du, Arabako Ilarduiako La Leze gaztandegiak irabazita, Jose Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategirena hau.














