Andra Mari eguna ospatu dute Idiazabalen
Meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izan dira ospakizunak, Gurutzeta elizaren inguruan.
Gurutzeta elizan eta inguruan elkartu dira gaur idiazalbadarrak, urteroko Andra Mari eguna ospatzeko. Aspaldiko ohiturari jarraituz, meza eman dute 11:00etan elizan, eta ondoren, udalak eskaini ohi duen hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.
Meza ondorena eta hamaiketakoa Ane Urbieta eta Amets Etxaide trikitilariek girotu dute.
ARGAZKIAK: Idiazabalgo Udala















