'Pintxo eta txotx' esperientzia egingo dute larunbatean Igartubeitin

Baserri-museoa bisitatu ondoren, gazta pintxo bat eta sagar zukua edo sagardoa dastatzeko aukera izango da.

Sagardo zanpaketa Igartubeitin. Artxiboko argazkia.Josune Zarandona

Igartubeiti baserri-museoak 25 urte bete berri ditu abuztuaren 10ean, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte uda honetarako.

Asteburu honetan, Pintxo eta txotx esperientzia egiteko aukera izango da. Larunbatean, abuztuaren 22an, Igartubeiti bisitatu ondoren, gazta pintxo bat eta sagar zukua edo sagardoa dastatzeko aukera izango da. Euskarazko saioa 11:00etan hasiko  da, eta gaztelerazkoa, berriz, 12:30ean.

Informazio gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko deitu 943722978 zenbakira edo idatzi igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa