Igartubeitik 25 urte bete ditu aste honetan
Baserri-museoak 2001eko abuztuaren 10ean ireki zituen ateak. Ospakizunen egitaraua laster jakinaraziko dute.
Espainiatik etorritako bisitarien kopurua da gehien hazi dena; %30 batez beste. Igartubeiti Astelehenean, abuztuaren 10ean, 25 urte betez zituen Igartubeiti baserri-museoak, sare sozialetan zabaldutako mezu xume baten bidez arduradunek gogoratu zutenez.
Honela zioen mezuak: “Gaur 25 urte bete ditugu! Mende laurden honetan, zuek izan zarete gure bidelagun: bisitak, tailerrak, sagar zukua eta une berezi ugari partekatu ditugu elkarrekin. Bihotzez eskertu nahi dizuegu urte hauetan guztietan gurekin egoteagatik eta Igartubeiti bizirik mantentzeagatik! Zuei esker, iragana ezagutzen jarraitzen dugu, etorkizuna eraikiz”.
Urteurrena guztiekin ospatzeko irrikaz daudela ere adierazi zuten, eta ospakizunen berri laster zabalduko dutela ere iragarri zuten.













