Lehertu da festa Zegaman
Udaletxetik botatako umorezko pregoiak eman dio hasiera jaietako egitarauari, eta haren ostean suziriaren jaurtiketa eta belearen jaitsiera izan dira.
Aurtengo belearen jaitsieraren argazkia. Kolorez, musikaz eta festa giroz bete da gaur eguerdian Zegamako plaza, San Bartolome jaiei hasiera emateko. Udaletxetik botatako umorezko pregoiak eman dio hasiera jaietako egitarauari, eta haren ostean suziriaren jaurtiketa eta belearen jaitsiera izan dira.
Hona hemen gaurko egitaraua:
Abuztuak 21, ostirala, mozorroen eguna
09:30ean: Herritarren arteko txirrindularitza probak (2 urtetik 13 urtera artekoentzat) eta 54. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez 27.a (14 urtetik gorakoentzat). Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
11:30ean: Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea TXORONGO txarangarekin.
12:00etan: Jaien hasierako Belearen Jaitsiera, pregoia, txupina eta jaietako zapia jartzea, eta kanpai-jotzea suziriekin.
14:00etan: Kuadrillen bazkaria Elizondo plazan.
16:00etan: Herritarrentzako bola jokoa, Txarapeko bolatokian.
16:30ean: 47. Zegamako Futbito txapelketaren finala.
18:o0etan: Buruhandi eta erraldoien kalejira TXORONGO txarangarekin.
19:30ean: Sokamuturra, Ibarretako zelaian.
20:45ean: Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan hiru sari egongo dira: a) 18 urtetik gorakoentzat. b) 18 urtetik beherakoentzat. c) Bakarkako saria
21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara: BIDE BATEZ taldearekin erromeria plazan.













