Antzizar kiroldegiko oinezkoen ibilbidea hobetu dute
Sartzeko erreia berregituratu ondoren, zebrabidea aurreratu eta parterre berde bat jarri dute.
Argazkia: Beasaingo Udala Segurtasuna eta erosotasuna lehenetsiz, Beasaingo Udalak Antzizar kiroldegiaren inguruko oinezkoen ibilbidea hobetu du.
Sartzeko erreia berregituratu ondoren, zebrabidea aurreratu eta parterre berde bat jarri dute. Neurri horien bidez, oinezkoen ikusgarritasuna hobetzea, kiroldegirantz doan hurrengo zebrabidea gerturatzea eta asfaltoari lekua kenduta hiri-paisaia atseginagoa eta berdeagoa sortzea izan dute helburu.














