Joxemiel Barandiaranen etxera bisita, larunbatean
San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museoan izango du abiapuntua bisitak, 11:00etan.
Joxemielen gela, bere etxean. Datorren larunbatean, abuztuaren 29an, ‘Zatoz Barandiaranen etxeko gelara’ bisita gidatua egingo dute Ataunen.
Bisitariak San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museoan izango du abiapuntua, goizeko hamaiketan, eta, han, hasteko, Joxemielen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez.
Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dute herri bidetik Sara etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko dituzte han. Joandako bidetik itzuliz, museoan emango zaio amaiera, bi ordu inguruko saioa osatuz.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko deitu 943 18 03 35 / 688 895 069 zenbakietara edo idatiz barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera.













