Legazpiko kale nagusian, elizaren ondoan, herriaren historiari eta nortasunari keinu egiten dion murala margotu dute.
Horma-irudian Mirandaola burdinolako lana irudikatu nahi izan dute, burdina, sugarrak, lana, argia eta iluntasuna uztartuz.
Udalak azaldu duenez, ekimenaren helburua herriko industria-ondareari «beste begirada bat, modernoa, indartsua eta herrira zein mundura konektatua» eskaintzea da. Hala, lehen pareta hutsa zena «herriko nortasunari omenaldia» egiten dion espazio bihurtu dela nabarmendu du.
Horma-irudi hau ez da azkena izango, Udalak jakinarazi duenez, beste mural batzuk ere egingo dituzte herrian.
Argazkiak: Legazpiko Udala
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.