35. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketako saridunak
Helduetan Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, gazteetan Kattalin Arabaolaza oiartzuarra eta gaztetxoetan Eleder Lavilla iruindarra izan dira irabazle.
35. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketako irabazleak.Argi Berri elkartea. Gaur eguerdian egin da Ordizian, Barrena jauregiko Bertsolari Eskola gelan, Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatutako 35. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketako sari banaketa.
Guztira 28 bertso sorta aurkeztu dituzte lehiaketara: gaztetxoetan bost, gazteetan lau eta helduetan hemeretzi. Manu Olano, Lander Arizmendi eta Izar Sarriegik osatu dute epaimahaia eta irabazleak ondorengoak izan dira:
Gaztetxoetan (13 urte artekoak):
- 1. Eleder Lavilla Goikoetxea (Iruña)
- 2. Ekai Legorburu Echeveste (Hernani)
- 3. Maialen Urtxegi Bidegain (Narbarte)
- Eskualdeko lan hoberenaren saria: Lexuri Bastida Aiestaran (Altzaga)
Gazteetan (14-18 urte bitartekoak):
- 1. Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun)
- 2. eta 3. sariak, desert.
Helduetan (18 urtetik gorakoak):
- 1. Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain)
- 2. saria: Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia)
- 3. saria: Amaia Agirre Arrastoa (Asteasu)
- Epaimahaiaren aipamena: Iraitz Sarasola Lopetegi (Ordizia)
- Eskualdeko lan hoberenaren saria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain)
Sari banatze lanetan, Ordiziako Udaleko Manex Berzosa zinegotziarekin eta Argi Berri elkarteko Xabier Etxezarretarekin batera, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki zenaren iloba Martina eta Mari Jose izan dira.
Sarituek, sariak jaso ahala euren bertsoak kantatu dituzte. Amaitutakoan, Barrena atarian familia argazki atera eta Argi Berri elkartera izango dute hurrengo topalekua, elkarrekin mokadutxoa eginez.
Argazkiak: Argi Berri elkartea













