
Gipuzkoako Artzain Eguna ospatzen ari dira Legazpin. Gipuzkoako lehiaketan, Mausitxa izan da bigarrena eta Olaberriko Aizpea hirugarrena.

Helduetan Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, gazteetan Kattalin Arabaolaza oiartzuarra eta gaztetxoetan Eleder Lavilla iruindarra izan dira irabazle.

Beasainen, Usurbeko jaia ospatzen ari dira. XX. Usurbeko Igoera Oier Larrañagak eta Maria Ordoñezek irabazi dute. Arizmendi baserriko Maite Zaldua eta Iñaki Irure omendu dituzte.

Iraileko azken igandean jokatu izan da 2001 urtetik, Txindoki atletismo taldeak antolatutako 10 kilometroko herri lasterketa.


