ENKANTEA. 5.400 eurotan saldu da Unai Lekuonaren gazta erdia
Donostiako El Vaskito Jatetxeak egin du eskaintzarik handiena. Iaz 5.200 eurotan saldu zen.
5.400 eurotan saldu da Ordiziako 53. gazta lehiaketaren irabazlearen, Unai Lekuona Ruiz de Luzuriagaren, gazta erdia. El Vaskito Jatetxeak egin du eskaintzarik handiena eta haientzat izango da Aiarako (Araba) Lekuona gazta erdia. Aurten ere bi modalitatetan egin dute enkantea: presentziala eta Internetez.
Iaz, 5.200 euro ordaindu zituen Donostiako Itxaropena jatetxeak La Lezeren gazta erdiagatik.
Enkanteko errekorra Idiazabalgo Ampo kooperatibak dauka, 13.050 euro ordainduta.
Adineko pertsonentzat bideratuko dute enkantean jasotako dirua.

Gazta enkantean parte hartu dutenak.Iñaki Gurrutxaga.













