Larunbatean Eire tabernako mus txapelketa jokatuko da
Larunbatean Urretxuko Eire tabernako mus txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da. Parte hartzaileek 40 euro ordaindu behar dute bikoteko. Izen-ematea 15:30etik 16:00etara izango da. Ondoren, txapelketa hasiko da. Irabazleek txapelak, izen-ematearen bidez jasotako diruaren %50 eta produktu sorta bat jasoko dute; bigarrenek diruaren %30 eta produktu sorta bat, hirugarrenek diruaren %20 eta produktu sorta bat eta laugarrenek produktu sorta bat. Gainera, irabazleek 2027an Kanadan jokatuko den munduko txapelketako sailkapen fasean parte hartzeko txartela eskuratuko dute eta bi bikote onenek Gipuzkoako Premasterrean parte hartzeko txartel bana.













