Merkatariek salgaiak kalera atera dituzte
Bi-Tartean elkarteko merkatariek udako denboraldiari amaiera emango diote, denboraldi berriko produktuei lekua egiteko. Horretarako, udako denboraldiko salgaiak denda atarietara atera dituzte. Bihar izango da azken eguna. Prezio bikainean erosteko aukera izango da.
Herriko merkatariek lan itzela egiten dute Amazon, Zara eta gainontzeko marrazo handiei aurre egiteko eta, bide batez, herria bizirik mantentzen laguntzen dute. Gaur eguerdian ateratako argazkia herriko merkatarien konpromisoaren erakusle bikaina da: Labeaga kaleko hainbat merkatarik beraien salgaiak kalera ateratzeaz gain, kalean bazkaldu dute, elkarrekin.













