Miren Castillori elkarrizketa 'GoiBerri' aldizkarian
Miren Castillok ia 40 urte eman ditu Urretxuko udaletxean lanean, kultur teknikari gisa. Erretiroa hartu du eta aurten, aspaldiko partez, Santa Anastasia jaiez gozatu ahal izango du. Pregoia irakurriko du, Patxi Lazkano, Aitor Mendiaraz eta Juanjo Sagastibeltza lankide ohiekin batera. Horra hor GoiBerri aldizkariak Castillori egindako elkarrizketa.
«Kultur munduan harremanak atseginak dira»













